2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Puiuko Udalak, 2024ko urriaren 11n egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontuaren espedientea.
Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2025eko aurrekontua. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.
Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
Aurrekontuaren behin betiko onespenaren aurka, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 artikuluan adierazitako errekurtsoak jar ditzakete Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 eta 3 artikuluetan ezarritako pertsona legitimatuek, bertan ezarritako arrazoiengatik.
Puiun, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
AURREKONTUA
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
DIRU-SARRERAK |
1 | ZUZENEKO ZERGAK | 209.879,00 |
2 | ZEHARKAKO ZERGAK | 5.000,00 |
3 | TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 35.030,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 186.033,14 |
5 | ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK | 55.872,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA | 121.002,54 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK | 158.680,93 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 771.497,61 |
GASTUAK |
1 | LANGILERIA-GASTUAK | 67.600,00 |
2 | ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK | 214.480,00 |
3 | FINANTZA-GASTUAK | 0,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 121.392,27 |
5 | KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA | 0,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK | 363.968,99 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 4.056,35 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Gastuak, guztira | 771.497,61 |
Iragarkiaren kodea: L2416946