2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Desafektazioa, 9. poligonoko 1. lurzatian. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta Ondasunen gainean urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa zuela, erabaki zuen herri-lur hauek desafektatzea: 9. poligonoko 1. lurzatiaren C azpilurzatiko 16 m² ("La Sierra" parajea), ondoren erabilera lagatzeko.
Jendaurrean egonen da hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Irunberrin, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2417055