248. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2025eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan hamabost egunean, bizilagunek nahiz interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Idotzinen, 2024ko azaroaren 22an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2417115