2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALDIOKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Galdioko Kontzejuak, 2024ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2025eko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Galdion, 2024ko azaroaren 22an.–Kontzejuko burua, Arantza Oses Azurmendi.
Iragarkiaren kodea: L2417093