248. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 19an, honako ebazpen hau (876 zenbakiduna) eman zuen:

"Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2024ko azaroaren 30etik abenduaren 8ra, bi egun horiek barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Félix Puyo Rebollori eta alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Berriozarren, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2416894