1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
92E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 97.461,84 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren apirilaren 29ko 53E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan. DDBN identifikazioa: 758009.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak apirilaren 29an emandako 53E/2024 Foru Aginduaren bidez, banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko beste lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat; orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 490.000,00 euroko gastua baimendu zen deialdiari aurre egiteko, 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol erakundeak; akordioak eta laguntzak" izeneko A50003 A5200 4819 336102 partida ekonomikoaren kargura.
Deialdi horretarako onetsitako hasierako gastua 490.000,00 eurokoa izanik, 4. oinarri arautzailean (I. eranskina) ezarri zen, orobat, ezen, aipatutako partidan aurrekontu erabilgarririk izanez gero 2024ko ekitaldian zehar, deialdian aurreikusitako gastua handitzen ahalko zela, 150.000,00 euro gehienez ere.
Kontuan harturik litekeena dela gaur arte deialdi honetarako erabili ez den saldoa nahikoa ez izatea aurkeztu diren dirulaguntza eskaera guztiei erantzuteko, bidezkoa da orain handitzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren apirilaren 29ko 53E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntzen deialdiari erantzuteko hasiera batez baimendutako gastua.
Hori baino lehen, konpromisotik kendu dira 97.461,84 euro, aipatu A50003 A5200 4819 336102 partida ekonomikoaren kargura lehendik konprometitu zirenak, NKGIko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren uztailaren 13ko 77E/2023 Foru Aginduaren bitartez egindako deialdiari erantzuteko, honi alegia: norgehiagokako araubideko dirulaguntzen 2024ko deialdia, Nafarroako kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat, 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizialetan parte hartzen duten taldeengatik.
Konpromisoa kendu zaion diru kopuru hori, 97.461,84 euro, erabilgarri dago partidan.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen arabera eta erabiliz Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak.
AGINTZEN DUT:
1. Guztira, 97.461,84 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren apirilaren 29ko 53E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdian baimendutakoari.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora.
Iruñean, 2024ko urriaren 31n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2415805