246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

70/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2025eko BERDINNA Sariaren deialdia egin, eta hura emateko oinarriak ezartzen baitira.

Urtarrilaren 10eko 1/2018 Foru Dekretuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko BERDINNA Saria sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jokabidea azpimarratu eta publikoki aintzatesteko asmoz. Foru dekretu horretan ezarri zen sariaren deialdia urtero eginen dela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eskumenak dituen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez.

Hori horrela, xedatutakoa betetzeko asmoz, bidezkoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2025eko BERDINNA Sariaren deialdia arautuko duten oinarriak onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari loturik,

AGINTZEN DUT:

1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2025eko BERDINNA Sariaren deialdia egitea eta haren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira oinarri horiek.

2. Hiru mila (3.000) euroko gastua baimentzea, "080001 08200 4809 232300 BERDINNA Saria" partidaren edo 2025eko gastuen aurrekontuan gaitzen den antzeko partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Pertsona hauek izendatzea 2025eko Berdinna Sariaren epaimahaian aritzeko:

Epaimahaiburua:

–Félix Taberna Monzón jauna, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria.

Buruordea:

–Patricia Abad Encinas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Batzordeko kideak:

–Edurne Jáuregui Fernández andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea, eta, haren ordezko gisa, Sara San Julián Caso andrea, Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea.

–Clotilde García García andrea, titular gisa, eta Concha Fernández de Pinedo Sáez andrea, ordezko gisa, Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua ordezkatuz.

–Trinidad Díaz Muñoz andrea, titular gisa, eta Farmata Watt andrea, ordezko gisa, Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua ordezkatuz.

–Juan Jesús Echaide Baigorri jauna, titular gisa, eta Berta Enrique Cornago andrea, ordezko gisa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz.

–Alicia Giménez García andrea, titular gisa, eta Joy Ogbeide andrea, ordezko gisa, Gizakien Salerosketaren Aurkako Ekintza Elkarte ordezkatuz, erakunde horri eman baitzitzaion 2024ko Berdinna Saria.

Idazkaria:

–Marina Malvido Goñi andrea, Gai Juridikoen eta Kudeaketaren zuzendariordea, eta haren ordezko gisa, Francisco Xabier Soto Bermejo jauna, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 11n.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

ERANSKINA

Nafarroako Gobernuak 2025eko BERDINNA Sariaren deialdia egin du, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona edo erakundeen ibilbidea nabarmendu eta jendaurrean aintzatesteko asmoz. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–2025eko BERDINNA Sariaren xedea.

Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jokaera nabarmentzea eta jendaurrean aintzatestea da BERDINNA Sariaren xedea.

2.–Sariaren zuzkidura.

BERDINNA Sariak hiru mila euroko zuzkidura ekonomikoa du, eta ordainduko da "080001 08200 4809 232300 BERDINNA Saria" partidaren edo 2025eko gastuen aurrekontuan gaitzen den antzeko partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

Gainera, Nafarroako Gobernuak esker ona adieraziko dio saridunari jendaurreko ekitaldi batean.

3.–Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Hautagaitzak elektronikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

3.2. Hautagaitzak aurkezteko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko abenduaren 31n bukatuko da.

3.3. Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.

4.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

Erabakia hartzearren, epaimahaiak aurkezten diren hautagaitzen balorazioa eginen du, irizpide hauen arabera, hautagaitza bakoitzarekin ponderazio berbera erabiliz:

a) Proposatutako pertsonak edo erakundeak, nork bere jarduera eremuan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan izan duen ibilbidea.

b) Emakumeen lana eta haien ahalduntzea aintzatesteko edo emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzeko asmoz egindako jarduketen, ekintzen, lanen edo proiektuen berezko garrantzia.

c) Proposatutako pertsonaren zein erakundearen jarduketak, ekintzek, lanek edo proiektuek edo ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

d) Hautagaitzak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen lotura.

5.–Dokumentazioa.

Interesa duten erakunde edo pertsonek, hautagaitza aurkezten dutenean, dokumentazio hau erantsiko dute:

a) Hautagaitza aurkezteko inprimakia, horretarako prestatu den ereduaren arabera, hautagaitzaren xedeko pertsona fisikoaren edo juridikoaren izena eta harremanetarako datuak azalduko dituena. Inprimaki hori tramitearen fitxatik hartzen ahalko da.

b) Azalpen memoria (1.000 hitz gehienez), non jasoko baitira delako pertsona edo erakundea aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak, haren lana edo proiektua (deialdiaren aurreko bi urteetan egina) eta egokitzat jotzen den gainerako informazioa, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.

Memoriaren txantiloia tramitearen fitxatik hartzen ahalko da.

c) Hala nahi izanez gero, memoriarekin batera, eranskin gisa, hautagaitzari sostengua emateko gutunak aurkezten ahalko dira, bai eta bestelako dokumentazio osagarria ere, alegatutako merezimenduak babestu eta egiaztatzeko bide ematen duena.

6.–Hautagaitzetan egindako akatsen zuzenketa.

Hautagaitzak erabat osatu gabe aurkezten badira edo behar den dokumentazio guztia eransten ez bada, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak interesdunari errekerimendua eginen dio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzen dezan edo falta diren agiriak gehitu ditzan, eta adieraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela, epaimahaiaren botoen gehiengoz erabakia hartu ondoren.

7.–Epaimahaia, erabakia eta saria ematea.

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua:

–Félix Taberna Monzón jauna, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria.

Buruordea:

–Patricia Abad Encinas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Batzordeko kideak:

–Edurne Jáuregui Fernández andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea, eta, haren ordezko gisa, Sara San Julián Caso andrea, Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea.

–Clotilde García García andrea, titular gisa, eta Concha Fernández de Pinedo Sáez andrea, ordezko gisa, Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua ordezkatuz.

–Trinidad Díaz Muñoz andrea, titular gisa, eta Farmata Watt andrea, ordezko gisa, Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua ordezkatuz.

–Juan Jesús Echaide Baigorri jauna, titular gisa, eta Berta Enrique Cornago andrea, ordezko gisa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz.

–Alicia Giménez García andrea, titular gisa, eta Joy Ogbeide andrea, ordezko gisa, Gizakien Salerosketaren Aurkako Ekintza Elkarte ordezkatuz, erakunde horri eman baitzitzaion 2024ko Berdinna Saria.

Idazkaria:

–Marina Malvido Goñi andrea, Gai Juridikoen eta Kudeaketaren zuzendariordea, eta haren ordezko gisa, Francisco Xabier Soto Bermejo jauna, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua.

7.2. Epaimahaiak aurkeztu diren hautagaitzak aztertuko ditu, eta bakoitzaren merezimendu aipagarriak baloratuko, deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera.

Epaimahaiak gehiengo soilez hartuko ditu erabakiak. Epaimahaikide titularrek bileraren batera bertaratzerik ez badute, haien ordezkoek ordezkatuko dituzte. Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiburuak ebatziko du kalitateko botoa erabiliz. Idazkariak adosten diren jarduketa eta erabaki guztiei buruzko akta eginen du, eta bertan agertuko dira hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak, deialdi honetan saria emateko jasotzen diren irizpideen araberakoak. Epaimahaiak saria nori eman proposatuko du, eta proposamen hori Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, saria eman dezan.

7.3. Erabakia jendaurrean jakinaraziko da, eta bertan aditzera emanen da saria zein erakunderi edo pertsonari eman zaion, edo, kasua bada, saria eman gabe gelditu dela.

7.4. Nafarroako Gobernuak emanen du saria, epaimahaiak egindako proposamena ikusita.

7.5. Saria Nafarroako Gobernuko lehendakariak entregatuko du, 2025eko martxoaren 8ko ospakizuna dela-eta horretarako propio antolatuko den jendaurreko ekitaldi batean.

7.6. Diru-saria ordainketa bakarrean ordainduko zaio pertsona edo erakunde saridunari, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez, saria eman eta gero.

8.–Errekurtsoak.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2025eko BERDINNA Sariaren deialdi honetako oinarrien kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Deialdi honen aplikazioaren ondoriozko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F2416376