246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak -horietako bi, euskarako B2 hizkuntza-eskakizunarekin-, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiko probaren aurkakoa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2024ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak -horietako bi, euskarako B2 hizkuntza-eskakizunarekin-, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiko probaren aurkakoa.

CSIF sindikatuaren izenean, Javier Tarazona Lizarralde jaunak alegazioak aurkeztu ditu Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak -horietako bi, euskarako B2 hizkuntza-eskakizunarekin-, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiko probako behin-behineko emaitzen aurka, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du 2024ko azaroaren 9an egin zen oposizioaldiko probaren aurka.

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat,

Honako hau ERABAKITZEN DA:

1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan ezarritakoaren arabera, interesdun guztiei jakinarazten zaie alegazioak aurkeztu ahal izanen dituztela iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez aurkeztu behar dira (https://parlamentodenavarra.es); hain zuzen ere, Administrazio-izapideak / Langileria-deialdietako eskabidea atalean.

Gora jotzeko errekurtso horren kopia lortzeko, interesdunek modu telematikoan eska dezakete errekurtsoa bidal dakien. Eskaria Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez egin behar da (https://parlamentodenavarra.es); hain zuzen ere, Administrazio-izapideak / Langileria-deialdietako eskabidea atalean.

2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin.

3. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko zerbitzuburuei, kalifikazio-epaimahaiko kideei eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeari helaraztea.

Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2417236