246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Epatzea, 24-01460 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso horrek UTC-2 unitateko lanak subsidiarioki egiteagatiko tasen behin betiko likidazioa du hizpide

Honen bidez aditzera ematen da Manuel García Vitoriak 24-01460 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, La Granjako industrialdeko jabeen erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), Vianako Udaleko egintza baten kontra, zeinak hizpide baitu UTC-2 unitateko lanak subsidiarioki egiteagatiko tasen behin betiko likidazioa. Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2416734