246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Herri-lurren okupazioa, "Torres-Elizagorria deribazioa" deritzon linea elektrikoaren 6. euskarria aldatzeko. Jendaurreko informazioa

Torres del Rioko Udalak, 2024ko azaroaren 18ko ohiko osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Torres del Rioko udalerriko 1. poligonoko 800. lurzatiko 1.409,34 m² (herri-lurrak) okupatzea, "Torres-Elizagorria deribazioa" deritzon linea elektrikoaren 6. euskarria aldatzeko, Linares ibaiaren mendebaldeko maldan izandako lur-irristatzeak kaltetu baitu 6. zutoin hori.

Bigarrena.–Onestea aipatutako herri-lurren okupazioa arautuko duen administrazio klausulen agiria.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea Udaleko iragarki-taulan, 15 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, aipatu espedientea igortzea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, beharrezko baimena eman dezan egiazki okupatu aurretik.

Bosgarrena.–Erabaki hau Berrueza SA entitate sustatzaileari igortzea, administrazio klausulen agiriarekin batera".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Torres del Rion, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2416973