246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 104. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko urriaren 22ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Tomás Ganuza Errazquinek sustatutako xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 104. lurzatiari buruzkoa. Haren xedea da barneko lerrokaduraren eta lerrokadura ofizialaren artean eraikuntza txikiak egin ahal izatea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, prentsan eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2416928