246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

UC-9 unitatearen birpartzelazioa eta ordezko balorazio ekonomikoa. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2024ko uztailaren 23ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UC-9 unitatearen birpartzelazio-proiektua eta kargarik gabeko ordezko balorazio ekonomikoa.

Jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, 2024ko 167. zenbakian, abuztuaren 16koan.

Jendaurreko aldi horretan ez da alegaziorik jaso.

Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi ditu UC-9 unitatearen birpartzelazioa eta ordezko balorazio ekonomikoa.

Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2024ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2416854