2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2025. urteko Udal Aurrekontuen hasierako onespena
Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri dira, Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948420206), 2025. urteko udal-aurrekontuak, Iruñeko Udalak 2024ko azaroaren 28an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsiak. Hamabost egun balioduneko epean egonen da jendaurrean ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina zenbatuta.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2417474