2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Mendigorriko Udalak, 2024ko azaroaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du 2025eko udal aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoaren arabera, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan erakutsiko da hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, auzotarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten.
Mendigorrian, 2024ko azaroaren 22an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2417170