1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurkakoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako fakultatibo espezialisten 28 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jarri dela deialdi honetako lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako fakultatibo espezialisten 28 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 270E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, eta 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29koan, argitaratu). Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2024ko azaroaren 15ean.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.
Iragarkiaren kodea: F2416725