246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

UE-15 exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE-15 exekuzio-unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua, Yosu Jiménez Itúrbidek sustatuta.

Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Irunberrin, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2417054