246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Xehetasun-azterketa Arzotzen, Gesalazko 6. poligonoko 64. lurzatian. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2024ko azaroaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arzozko 6. poligonoko 64. lurzatiaren xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gesalatzen, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2416906