246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZAKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, karga eta bide-zor elektrikoa eratzeko. Jendaurrean jartzea

Espartzako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko azaroaren 14an egin ohiko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Espartzako Kontzejuaren herri-lurren karga eta bide-zortasun elektrikoa eratzea.

Ikusirik Electra Valdizarbe Distribución SLUren (IFK B-71308803; Leire kalea 11 bis, 3. A, Iruñea) interesekoa dela 13,2 kV-eko lurpeko goi tentsioko linea berri bat jartzea euren energia banatzeko instalazioen erreserba hornidura izateko; linea horrek hauek lotuko ditu: Comarca II industrialdean dagoen I-DEren Ezkirozko TBAren 13,2 kV-eko Barra posizioa eta Electra Valdizarberen 13,2-2 kV-eko linea ("Etxauri-Getze TBA" eta "Getze azpi-adarra" deritzona).

Ikusirik aipatu lurpeko lineak kontzeju honetako titulartasuna duten lurrak ukitzen dituela modu honetan: 15,00 metroko luzera herri-lurretan eta 860,00 metroko luzera jabari publikoko lurretan eta 3,00 metroko zabalera, guztira bi esparrutan banatua, San Babil alderdian.

ESPARRUA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

KUTXATILA KOPURUA

LINEAREN LUZERA

AZALERA
m²

1

Galar

10

810

1

15,00

45,00

2

Galar

Errekatzarreko bidea

11

860,00

2.580,00

Halaber, obrak egiteko aldi baterako okupazioaren ondoriozko ukipenak aurreikusten dira, bai eremu horretako sarbiderako, bai exekuzio fasean materiala eta makinak biltegiratzeko.

ESPARRUA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA
m²

1

Galar

10

810

150,00

2

Galar

Errekatzarreko bidea

5.000,00

Aintzat harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (aurrerantzean, TAFL) 140. artikuluak eta Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren (aurrerantzean, NOE) 143. artikuluak arautzen duten prozedura, Kontzejuko Batzarrak, aho batez, hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-lurzatia desafektatzea, hain zuzen ere okupatu behar dena aipatu proiektua betearazteko, Electra Valdizarbe SLU enpresari lagatzeko, eratzeko karga eta bide-zortasun elektrikoa. Karga eta bide-zortasun elektrikoa eratzea linea berriak izanen duen iraupenekoa izanen da, hori azkentzeko arrazoiak eragotzi gabe.

Bigarrena.–Baldintza-agiria onestea arautzeko adierazitako herri-lurretan karga eratzea eta bide-zortasun elektrikoa ezartzea.

Hirugarrena.–Jarraikiz TAFLren 140.2 artikuluan xedatutakoari eta NOEren 143. artikuluari, erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, kontzejuko Idazkaritzan, hilabetez, iragarkia paraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bidezkoak jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Alegaziorik izatekotan, Espartzako Kontzejuko Batzarrak ebatziko ditu, eta gehiengo osoz erabakia hartuko du. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horren ondoren, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, dagokion foru dekretuaren bidez onesteko.

Espartzan, 2024ko azaroaren 14an.–Kontzejuko burua, Elizabeth Uria Manterola.

Iragarkiaren kodea: L2416878