2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
"Diseinua eta definizioa, bide nagusiaren (Eurovelo 1 eta 3) osagarri izanen den bizikleta-sare bat garatzeko landa-ingurunean, Interreg Poctefa Bicimugi europar proiektuaren barnean" deritzon proiekturako desjabetzea, Zizur zendearen landa-eremuko kizkurgunean. Jendaurrean jartzea
Udal honek, 2024ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Udaleko alkateak, 2022-0406 Ebazpenaren bidez, Zizur zendearen landa-eremuko kizkurgunean bizikleta-sare bat garatzeko lanei dagokien proiektu teknikoa onetsi zuen, eta, orobat onetsi zituen proiektua idatzi duen teknikariak egindako proposamenak hasierako trazatua aldatzeko. Aldaketok, hain zuzen, lurzoru partikularrak ukituko dituzte. Bestalde, 2023-0138 Ebazpenaren bidez, proiektua onetsi eta interes publikokoa dela deklaratu zen.
Geroago, Udalbatzak, 2023ko azaroaren 22ko osoko bilkuran, honako hau erabaki zen (labur-labur adierazita): berrestea proiektua interes eta erabilera publikokoa dela dioen adierazpena, desjabetzeko espedientea abiaraztea (espediente horretan Zizur Zendeako Udala da onuradun), hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eta adieraztea lur horiek okupatzea beharrezkoa dela desjabetzerako.
Hirigintzako Informazio Batzordeak 2024ko martxoaren 5ean egindako bilkuran, iritzi zitzaion egokia zela ofizioz zuzentzea aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda. Izan ere, batetik, bideak zaintzea eta gordetzea kontzejuen eskumena da, eta, bestetik, ikusi zen katastroan bat ez etortze bat zegoela Donejakue bideari zegokionez. Horregatik, bada, ukitutako ondasunen hasierako zerrenda zuzendu egin zen.
Horiek guztiak horrela, eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, ERABAKITZEN DA:
1. Aipatutako erabakia –2023ko azaroaren 22ko osoko bilkuran hartutakoa, alegia– berrestea, erabaki honek aldatzen ez duen orotan.
2. "Diseinua eta definizioa, bide nagusiaren (Eurovelo 1 eta 3) osagarri izanen den bizikleta-sare bat garatzeko landa-ingurunean, Interreg Poctefa Bicimugi europar proiektuaren barnean" deritzon proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen hasierako zerrenda beste behin onestea. Zerrenda hori erabaki honen eranskinean dago.
3. Erabaki hau jendaurrean edukitzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluan adierazi bezala, hamabost egunez, udal honen ediktuen taulan ezarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratuz, eta interesdunei banan-banan jakinaraztea. Entzunaldia emanen zaie, 15 egunez, alegazioak jar ditzaten. Orobat, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek idatziz aurkezten ahalko dituzte argitaratutako zerrendan izaten ahal diren akatsak zuzentzeko datuak, edo kontra egiten ahalko diote ondasunak eta eskubideak okupatu edo eskuratzeari, formaren edo edukiaren arrazoiengatik, betiere arrazoiak emanez.
4. Nafarroako Gobernuari eskatzea deklara dezala presakoa dela okupatzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako; izan ere, ezinbestekoa da obrak azkar egitea, bete daitezen Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako hitzarmenean adostutako exekuzio-epeak.
5. Ondasunen deskribapen material eta legezkoan sortutako akatsak zuzentzearen ondorioetarako soilik, onartzea edozein pertsona natural edo juridiko ager daitekeela, bidezkoak iruditzen zaizkion aurrekariak edo erreferentziak alegatzeko.
6. Erabaki hau jakinaraztea proiektuak azkenik ukitutako partzelen jabeei, eta berariaz ohartaraztea eranskinean ageri den ondasun eta eskubideen zerrendak ordeztu egiten duela Udalbatzak, 2023ko azaroaren 22ko osoko bilkuran, hartutako erabakiari erantsitako zerrenda. Izan ere, zerrenda horrek ez du ez baliorik ez eta ondoriorik ere.
Erabaki hau izapidetzeko egintza da, eta administrazio-bidea amaitzen ez duenez ez dago jartzerik haren aurkako errekurtsorik (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen ex 112-1 artikulua). Jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan eta behar dituen ondorioak sor ditzan.
ERANSKINA.–ZIZUR ZENDEAREN LANDA-EREMUKO KIZKURGUNEAN BIZIKLETA-SARE BAT GARATZEKO PROIEKTUA
Zizurko udal-mugartean ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.
FINKA | TITULARTASUNA | Guztira (m²) | UKIPENAK (m²) | KATASTROKO DATUAK |
Desj. | Aldi baterako ok. | Polg. | Lurz. | Azpilurz. | Izaera eta erabilera |
CZ-01 | Cortes de Villanueva, Cristina | 29.978 | 588 | | 3 | 276 | B | Larreak |
Cortes de Villanueva, María | 29.978 | 588 | | 3 | 276 | B | Larreak |
Cortes de Villanueva, Marta | 29.978 | 588 | | 3 | 276 | B | Larreak |
CZ-02 | De Villanueva de Gana, María Dolores | 12.372 | 48 | | 3 | 277 | C | Larreak |
CZ-03 | Sorabilla Barberena, Ana Carmen | 130.830 | 856 | 303 | 4 | 126 | A-C-E | Lehorreko alorra-Larrea |
Sorabilla Barberena, Jerónima | 130.830 | 856 | 303 | 4 | 126 | A-C-E | Lehorreko alorra-Larrea |
Sorabilla Barberena, María Ignacia | 130.830 | 856 | 303 | 4 | 126 | A-C-E | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-04 | Loizu Muruzábal, Angel MarÍa | 11.446 | 295 | 312 | 4 | 127 | A | Lehorreko alorra |
CZ-05 | Zizur Zendeako Udala | 31.699 | | 1.275 | 4 | 128 | A-C | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-07 | Ruiz Aldaz, Jesus Miguel | 154.878 | 2.445 | | 4 | 138 | G | Larreak |
Ruiz Aldaz, Juan Ignacio | 154.878 | 2.445 | | 4 | 138 | G | Larreak |
CZ-10 | Paternaingo Kontzejua, herri-lurrak | 68.718 | | 530 | 5 | 235 | A-B-C | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-11 | Paternaingo Kontzejua, herri-lurrak | 16.983 | | 812 | 5 | 240 | A-E | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-14 | Ignacio Rodríguez Zunzarrenen jaraunspena | 120.262 | 1.199 | 2.029 | 5 | 247 | A | Lehorreko alorra |
Rodríguez Zunzarren, Javier | 120.262 | 1.199 | 2.029 | 5 | 247 | A | Lehorreko alorra |
Rodríguez Zunzarren, Mariano | 120.262 | 1.199 | 2.029 | 5 | 247 | A | Lehorreko alorra |
CZ-15 | Paternaingo Kontzejua, herri-lurrak | 17.737 | | 894 | 5 | 248 | A-D | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-16 | Sorabilla Barberena, Ana Carmen | 46.365 | 93 | | 8 | 329 | B | Larreak |
Sorabilla Barberena, Jerónima | 46.365 | 93 | | 8 | 329 | B | Larreak |
Sorabilla Barberena, María Ignacia | 46.365 | 93 | | 8 | 329 | B | Larreak |
CZ-23 | Ruiz Aldaz, Jesús Miguel | 33.934 | | 288 | 3 | 295 | A-B-C-D-E | Lehorreko alorra-Larrea |
Ruiz Aldaz, Juan Ignacio | 33.934 | | 288 | 3 | 295 | A-B-C-D-E | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-24 | Aldaba Belzunegui, Víctor María | 74.786 | | 1.480 | 4 | 129 | A-B | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-25 | Arzoz Andueza, Ignacio María | 36.385 | | 252 | 4 | 133 | A-B-C-D | Lehorreko alorra-Larrea |
Urdín Caminos, María Angeles | 36.385 | | 252 | 4 | 133 | A-B-C-D | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-26 | Arzoz Andueza, Juan Cruz | 101.652 | | 93 | 5 | 231 | A-B-C-D-E-F-G | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-27 | Labiano Zaragueta, Tomás | 115.356 | | 712 | 5 | 236 | B-D | Lehorreko alorra-Larrea |
CZ-28 | Yoldi Zabalza, Fernando | 101.963 | | 1.647 | 8 | 328 | A-B | Lehorreko alorra-Larrea |
Yoldi Zabalza, María Concepción | 101.963 | | 1.647 | 8 | 328 | A-B | Lehorreko alorra-Larrea |
Yoldi Zabalza, María Magdalena | 101.963 | | 1.647 | 8 | 328 | A-B | Lehorreko alorra-Larrea |
Laburdurak: (Desj.) Desjabetzea. (Aldi baterako okup.) Aldi baterako okupazioa. (Polg.) Poligonoa. (Lurz.) Lurzatia. (Azpilurz.) Azpilurzatia. |
Gazolatzen, 2024ko ekainaren 11n.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2416952