246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Banantzea eta besterengarritasuna, lurzati honen enkante publikoa egiteko: 2. sektoreko "Ekialdeko zona"ko C lurzatia (Blanca de Navarra eta 75º Aniversario kaleen arteko izkina). Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2024ko azaroaren 14ko presako osoko bilkura berezian, gehiengo osoz erabaki du honako hau:

Lehena.–Honako lurzati hauen banantzearen besterengarritasuna deklaratzea: 2. poligonoko 1660. eta 1661. lurzatiak eta 1659. lurzatiaren parte bat (Castejongo "Ekialdeko zona"ko C lurzatia). Lur horiek Udalaren lurzoru-ondarearen parte dira, eta, orobat, deklaratuko da Castejongo Udalak bere helburuak betetzeko behar ez dituen ondare-ondasunak direla.

Bigarrena.–2. poligonoko 1660. eta 1661. lurzatiak eta 1659. lurzatiaren parte bat (Castejongo "Ekialdeko zona"ko C lurzatia), Udalarenak baitira, enkante publiko bidez besterentzeko espedientea onestea.

Hirugarrena.–Lur horiek enkante publiko bidez besterentzeko baldintza-agiriak onestea, eta alkateari ahalmena ematea behar diren eskritura publikoak sinatzeko.

Laugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunez, Udalaren iragarki-taulan jarrita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, egoki jotzen diren oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean dagoen bitartean inork oharrik aurkezten ez badu, aipatutako lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Bosgarrena.–Hamabost eguneko epea igarota, udalburuak abiaraziko du besterentzea, zenbatekoak ez baitu gainditzen aurrekontuaren baliabide arrunten %5.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2024ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2416866