2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, "Nogalera 2025" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatu aurreko akta egiteko
Udal honetako Alkatetzak, 2024ko azaroaren 20an, ebazpen bat eman du, eta, haren bidez, erabaki du dei egitea "Nogalera 2025" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2024ko abenduaren 17an ager daitezen, banakako zitazio zeduletan zehazten den orduan, Burlatako udaletxean (Larrainetako plaza z.g., Burlata), ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera eta, behar baldin bada, behin betiko okupaziokoak ere egitera.
Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
Orobat, ebazpen horretan, Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz izendatzen dira administrazioko peritu.
Burlatan, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2417030