2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko 2024-2025 ikasturtean. Laburpena
DDBN (Identif.): 797999.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/797999).
Xedea: Deialdi honen xedea eta helburua ikasturtean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko dirulaguntzak ematea da, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko ekimenei euskarria emateko.
Onuradunak: Dirulaguntza eskatu ahal izango dute Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek, Burlatan egoitza duten hezkuntza-lana sustatzen duten elkarteek, baldin eta baldintza orokorrak betetzen badituzte eta legeak ezartzen dituen debeku-arrazoietan sartuta ez badaude.
Epea: Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia iragartzen denetik kontatzen hasita.
Burlatan, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Berta Arizkun Gonzalez.
Iragarkiaren kodea: L2416920