2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Gora jotzeko 24-01919 errekurtsoa, zerbitzu juridikoak kontratatzeari buruz
Jaso da gora jotzeko 24-01919 errekurtsoa, Beñat Lizarraga Paniaguak, "Nafar Udal Aholkua" elkartearen izenean eta haren ordezkari gisa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari aurkeztutakoa, zerbitzu juridikoak kontratatzeari buruzko Alkatetzaren 66/2024 Ebazpenaren aurka.
Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduari, zehazki, 12.2 artikuluari, maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berriaren arabera (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arbizun, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2417094