2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen familia-langileen bi lanpostu, lanaldi partzialean aritzeko Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Mankomunitateko buruaren azaroaren 22ko 27/2024 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, bat etorriz xedatutakoarekin deialdi honen 4.3 oinarrian: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langileen bi lanpostu, %50eko lanaldian aritzeko Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko etxeko laguntzako programan. Deialdi hori onetsi zen Mankomunitateko buruaren abuztuaren 16ko 18/2024 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an.
Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT
1. Deialdi honetan parte hartzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langileen bi lanpostu, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko etxeko laguntzako programan aritzeko. Hona hemen zerrenda:
–Onartuak:
1.–AYARRA ARDANAZ, M.ª ARANTZAZU
2.–BARRICART LUQUIN, M.ª PAZ
3.–BENAGES MENDIOROZ, JORGE IGNACIO
4.–ELIZALDE ADOT, LAURA
5.–HUALDE SAMPER, IDOYA
6.–LEIVA HUALDE, ALICIA
7.–MANCHO LAYANA, M.ª PATROCINIO
8.–URRIZOLA HUALDE, AITZIBER
–Baztertuak: inor ez.
2. Oposizioko ariketa egun bakarrean eginen da, horrela xedatuta baitago deialdiaren 6.1 oinarrian. Hain zuzen, 2024ko abenduaren 16an eginen da, 16:00etan. Proba egiteko tokia, orobat, hau izanen da: Ezkarozeko Udaleko erabilera anitzeko gela (Rochapea kalea 10, Ezkaroze), han daude-eta Mankomunitatearen bulegoak.
3. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea. Honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: M.ª Blanca Arroyo Bezunartea, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: Enrique Juanto Pascual, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.
–Mahaikidea: Marta Moler Ayechu, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.
Ordezkoa: Amaia Andueza Gastesi, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.
–Mahaikidea: Lourdes Zoco Cia, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-hezitzailea.
Ordezkoa: Maite Algarra Alzueta, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko familia-langilea.
–Mahaikidea: M.ª Jesús Mandacen Elizalde, Erronkariko Ibaxaren Batzordeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.
Ordezkoa: M.ª Lourdes Iturri Arriola, Auñamendi Mankomunitateko Oinarrizko gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.
–Mahaikide idazkaria: Cristina Ochoa Rolán, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.
Ordezkoa: Jose Javier Garate Garate, Otsagabiko Udaleko idazkaria.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
Ezkarozen, 2024ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.
Iragarkiaren kodea: L2417175