246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Sakanako Mankomunitateko buruaren 532/2022 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Iruñeko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 2023ko abuztuaren 1ean emandako 0000583/2022 prozedura arruntaren epai judizialean, auzitegiak aitortzen du lan-legepeko izaera finkoa dutela demandatzaileek Sakanako Mankomunitatearekin duten harremanean, eskaintza publikoko bi plazari dagokienez: Sakanako Mankomunitateko bilketa-zerbitzuan hutsik dauden 23. eta 28. autoak.

Halaber, akats baten ondorioz, enplegu publikoaren eskaintzan gehitu ziren egun langile finkoek okupatutako bi lanpostu. 25 zenbakiko lanpostua (Sakanako Mankomunitateko hondakinen zerbitzuko gidari-peoia) José Luis Moran Fernández langileari dagokio, kontratu finkoa baitu Sakanako Mankomunitatean 2000ko apirilaren 16tik. 31 zenbakiko lanpostu hutsa (Sakanako Mankomunitateko hondakinen zerbitzuko peoia) José Joaquin Barriola Baraibar langileari dagokio, kontratu finkoa baitu Sakanako Mankomunitatean 2008ko uztailaren 29tik.

Aipatu diren egoerek ukituriko lanpostuak aztertu ondoren, eta errekurtsorik jarri ez zaienez, Burutzaren 2023/514 Ebazpenaren bidez ebazten dugu aldatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko Sakanako Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza, honela:

1. Azaldutakoan oinarrituta, ebazten dut aldatzea lan-eskaintza publikoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokiona, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa), eta honako lanpostu hauek kentzea:

–23 eta 28 zenbakietako lanpostu hutsak, Sakanako Mankomunitatean hondakinen zerbitzuko gidariarena.

–25 zenbakiko lanpostu hutsa, Sakanako Mankomunitatean hondakinen zerbitzuko gidari-peoiarena.

–31 zenbakiko lanpostu hutsa, Sakanako Mankomunitateko hondakinen zerbitzuko peoiarena.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea haren aurka zer errekurtso jartzen ahal dituzten.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lakuntzan, 2024ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2417069