246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez

Lehendakaritzaren 2024ko azaroaren 20ko ebazpenaren bidez lanpostu hau barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi dira: familia-langilearen lanpostu huts bat, lanaldi osoan (D maila), Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura.

Lanpostua Lehendakaritzak onetsitako lan publikoaren eskaintzan jaso da, zeina argitaratu baita 2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ekoan.

Onetsitako oinarriak argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

OINARRIAK, FAMILIA-LANGILEAREN LANPOSTU BAT, D MAILARA PAREKATUA, BARNE IGOERA MURRIZTUAN, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ, BETETZEKO DEIALDIA ARAUTZEKOAK

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 2-02 kodea duen familia-langileko lanpostu bat (D maila) lanaldi osoan betetzea, barne oposizio bidez, eta D mailako langile lan-kontratudun finkoei murriztua, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 15.6 artikuluarekin, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez.

2. Ordainsariak.

Lanpostuak D mailako ordainsariak izanen ditu, jarraikiz ezarritakoari Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoa) eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan.

3. Lanaldia eta ordutegia.

Lanaldi-araubide osoa izanen da, eta lan-orduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da; administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahal dituzte.

4. Eginkizunak.

A) Bete beharreko eginkizunak mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira. Lanpostua eskuratzen duen langileak Mankomunitatearen alor berari atxikita jarraituko du, eta D mailako familia-langile gisa betetzen zituen egiteko berak beteko ditu.

5. Baldintzak.

Izangaiek behean azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finkoa izatea, eta D mailan sailkaturik egotea.

b) Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gutxienez bost urteko antzinatasuna egiaztatzea.

c) Titulu hauetako bat izatea:

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria, 546/1995 Errege Dekretuak, apirilaren 7koak, ezarritakoa (Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa) edo Arreta soziosanitarioko teknikaria, 496/2003 Errege Dekretuak, maiatzaren 2koak, ezarritakoa (Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa), edo profesionaltasun ziurtagiria, mendekotasuna duten pertsonei Gizarte Erakundeetan arreta soziosanitarioa ematekoa, 1379/2008 Errege Dekretuak, abuztuaren 1ekoak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 9koa) edo erabakitzen diren bide baliokideetatik edo pertsonentzako etxeko arreta soziosanitarioaren profesionaltasun ziurtagiria, 295/2004 Errege Dekretuak sortua, otsailaren 20koa (Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa). Ondorio horretarako, aurreko apartatuan esandako titulazioak edo profesionaltasun ziurtagiriak hartuko dira kontuan zaintzaileekin, gerokultoreekin eta pertsonentzako etxeko arreta soziosanitarioaren profesionaltasun ziurtagiriarekin lotuta, zeinak 1379/2008 Errege Dekretuak, abuztuaren 1ekoak arautu baitu (Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 9koa). Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki eta aurkeztu beharko da.

d) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

6. Eskabideak aurkeztea.

Interesdunek Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dute eskabidea –horretarako prestatutako izapide elektronikoaren bitartez–, hogei egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak deialdi honetan I. eranskin gisa argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta, eskabidearekin batera, deialdian eskatutako titulazioa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.

Ez da eskabideak aurkezteko epea luzatzen ahalko.

Eskabidearekin batera baloratu beharreko merezimenduak ere aurkeztu beharko dituzte, bederatzigarren oinarrian ageri den baremoari jarraikiz.

7. Izangaiak onartzea eta erreklamazioak egitea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, presidenteak ebazpena emanen du, eta horren bidez onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitaratzea Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki taulan.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bost egun naturaleko epean, interesdunek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, hala behar bada, egindako akatsak zuzendu.

Erreklamazioetarako epea bukatuta eta aurkeztutakoak ebatzita, presidenteak ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta oposizioko ariketaren eguna eta ordua zehazteko, eta aginduko du argitara dadila Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki taulan. Epearen barruan erreklamaziorik aurkeztu ezean, izangai onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da.

8. Kalifikazio epaimahaia.

Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Iñigo Bailos Azcona, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

–Lehen epaimahaikidea: María Pilar Oses Diaz, gizarte-langilea, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoa. Ordezkoa: hark izendatutakoa.

–Bigarren epaimahaikidea: M.ª Jose Gutiérrez Sánchez, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langilea. Ordezkoa: hark izendatutakoa.

–Hirugarren epaimahaikidea: Ana Resano Egea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea. Ordezkoa: hark izendatutakoa.

–Laugarren epaimahaikidea: Javier López Monreal, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria. Ordezkoa: hark izendatutakoa.

9. Oposizioaldiaren eta lehiaketaldiaren garapena.

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzean aditzera ematen den egunean, orduan eta tokian eginen da oposizioa, deialdi bakarrean.

Ariketa bakarra izanen du, gehienez ere 40 puntu lortzen ahalko dira, eta galdera sorta bat erantzun beharko da II. eranskineko berariazko irakasgaiei buruz.

Proba gainditzeko, 20 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Izangaiek NANa erakutsiz frogatu beharko dute nortasuna.

Epaimahaiak ariketa zuzendu ondotik, Mankomunitatearen iragarki taulan argitaratuko dira puntuazioak.

Jarraian, epaimahaiak, lehiaketaldian, honako merezimendu hauek —eskabidearekin batera alegatu eta egiaztatu beharrekoak— baloratuko ditu, gehienez 10 punturekin:

–Nafarroako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateren bateko familia-langile gisa emandako denbora: puntu 1 urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu.

–Beste administrazio publiko batzuen zerbitzura lan egindako denbora: 0,50 puntu urteko, eta 4 puntu gehienez ere.

Urtebetetik beheitiko epeak proportzionalki hainbanatuko dira, eta haiek zenbatzeko, berdin baloratuko da lanaldi partzialean zein osoan lan egindako denbora.

Lehiaketaldian ez dira inola ere 10 puntu gaindituko.

10. Emaitza argitaratzea eta izendapen proposamena.

Oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuak batuta, iragarki taulan onartutakoen zerrenda eta haiek lortutako guztizko puntuazioa argitaratuko dira, handienetik txikienera, eta epaimahaiak izendatzeko proposamena eginen du puntu gehien lortzen duen izangaiaren alde.

11. Izendapena.

Presidenteak D mailako langile lan-kontratudun finko izendatuko du aipatu lanpostua beteko duen pertsona, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena.

Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du izendapena jakinarazi eta hogeita hamar egun naturaleko epean. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetu ezean, galdu eginen ditu D mailako familia-langileen kategoria eskuratzeko eskubide guztiak, eta ondoz ondoko izendapen proposamenak izapidetu beharko dira puntuazio gehien lortu duten hurrengo izangaien alde.

12. Errekurtsoak.

Honako errekurtso hauek jartzen ahalko dira deialdi honen eta haien oinarrien aurka:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Azkoienen, 2024ko azaroaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

Interesdunaren datuak

Izen-abizenak

IFZ

Jakinarazpenetarako datuak

Jakinarazpenetarako bidea

Jakinarazpen elektronikoa

Posta bidezko jakinarazpena

Helbidea

Posta kodea

Udalerria

Probintzia

Telefonoa

Mugikorra

Faxa

Helbide elektronikoa

..........................................(e)rako hautapen prozesuan parte hartzeko:

–BERTAN ONARTUA IZATEA.

ADIERAZTEN DUT:

  • Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa badudala. Ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua, ezta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ere. Deialdian eskatzen diren tituluak baditudala eta deialdian eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
  • Espainiako nazionalitatea eduki ezean. Zin egin edo hitzematen dut ez nagoela ..............................................................(e)ko (jatorrizko herrialdea idatzi) Funtzio Publikoan aritzea eragozten didan diziplina zehapen edo zigor kondena baten menpe.
  • Merezimenduen egiaztagiri hauek aurkezten ditut LEHIAKETALDIAN baloratu ditzaten: .....................................................................................................................................................................

DATA ETA SINADURA

Nire erantzukizunpean adierazten dut emandako datuak benetakoak direla.

.............................................(e)n, 20......(e)ko ............................................aren ........(e)(a)n

Sinatua: ..........................................

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Gizarte zerbitzuen sistema. I.tik V.era bitarteko kapituluak.

2.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistema. II. kapitulua: Autonomiarako eta mendekotasunaren arloko laguntzarako sistemaren prestazioak eta zerbitzuen katalogoa. III. kapitulua. Mendekotasuna eta haren balorazioa. IV. kapitulua. Eskubidea aitortzea.

3.–Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuak. Azkoien aldeko Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza.

4.–Autonomia Pertsonala Sustatu eta Mendekotasuna duten Pertsonei Laguntzeko Programa oinarrizko gizarte-zerbitzuen esparruan. Etxeko laguntza zerbitzua. Definizioa. Hartzaileak. Laguntzaren xede diren egoerak.

5.–Familia-langileak Etxeko Laguntza Zerbitzuan: Lanaren egitekoak eta ezaugarriak. Etika profesionala oinarrizko gizarte zerbitzuen esparruan, eta informazio konfidentzialaren erabilera.

6.–Komunikazioa eta trebetasun sozialak familia-langilearen lanean. Gatazka egoerak menderatzea. Talde lana gizarte-zerbitzuen esparruan.

7.–Adinekoak. Ezaugarriak eta aldaketa garrantzitsuenak, fisikoki, psikikoki eta sozialki. Eritasun arruntenak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

8.–Desgaitasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenezkoak. Ezaugarriak eta premia nagusiak. Etxeko laguntza zerbitzuaren ardurapeko egoerak.

9.–Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, ariketa fisikoa eta loa. Istripuen prebentzioa. Lehen laguntza. Laguntza teknikoak honako zeregin hauetarako: zainketa pertsonalak, mugikortasuna, elikadura eta etxearen egokitzapena.

10.–Eri terminala artatzea. ELZren artatze-lana eta sostengua, heriotza prozesuan. Familia-langilearen egitekoa, eriarekiko eta haren ahaideekiko harremana. Arreta doluari.

11.–Etxeko laguntza zerbitzuak zaintzaileei laguntza ematea. Familia-langilearen esku-hartzea eta haren eginkizunak.

Iragarkiaren kodea: L2416964