246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASUKO UDALAREN MUSIKA ETA DANTZA PATRONATUA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deklaratzea bete gabe geratu dela kantu eta abesbatzako irakaslearen lanpostu hutsaren deialdia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 5ean, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, oposizio-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei,

Buruak azaroaren 21ean eman 87/2024 Ebazpenaren bidez, ebazten da:

Honako deialdi honetako lanpostua bete gabe uztea: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin kantu eta abesbatzako irakaslearen lanpostu bat, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Patronatuaren zerbitzukoa.

Aditzera ematen da ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Altsasun, 2024ko azaroaren 22an.–Patronatuko burua, Pedro María Jiménez Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2417060