2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Aita Barandiaran zahar etxearen udal patronatuA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zuzendari kudeatzailearen, erizainaren eta mantentze-lanetako langilearen izendapena
Patronatuko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 5ean, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei.
Burutzaren irailaren 10eko 94/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:
Langile lan-kontratudun finko izendatzea Oihana Díaz de Garayo López de Zubiria, ari dadin Aita Barandiaren Zahar Etxearen Patronatuaren zerbitzura, zuzendari kudeatzailearen lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 1.1; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara, nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.
Burutzaren irailaren 10eko 95/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:
Langile lan-kontratudun finko izendatzea Ane Goicoechea Ramón, ari dadin Aita Barandiaran Zahar Etxearen Patronatuaren zerbitzura, erizainaren lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 1.2; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (B2); lanaldia: osoa.
Burutzaren azaroaren 13ko 129/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Langile lan-kontratudun finko izateko izendapen osagarria egitea, Leyre Villabona Perurenaren alde, ari dadin Aita Barandiaran Zahar Etxearen Patronatuaren zerbitzura, zuzendari kudeatzailearen lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 1.1; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara, nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.
Burutzaren azaroaren 14ko 130/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Langile lan-kontratudun finko izendatzea Ángel María Zarautz Arruti, ari dadin Aita Barandiaran Zahar Etxearen Patronatuaren zerbitzura, mantentze-lanetako langilearen lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 1.3; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (B1); lanaldia: osoa.
Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Altsasun, 2024ko azaroaren 22an.–Patronatuko burua, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2417061