246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Obretako langilearen izendapen osagarria

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 1844 Ebazpena eman zuen 2024ko azaroaren 20an. Hona hemen:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 25ean, erabaki zuen deialdi bat onestea. Deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko, eta argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hautapen-prozesua bukaturik, puntuazio handiena lortu zuen izangaia, Ganix Zuñiga Pérez de Urabain, izendatu zuten funtzionario, ari zedin obretako langilearen lanpostuan (46007 plaza), toki-erakunde honen zerbitzura. Iragarki hau sinatzen duen zinegotzi ordezkariaren 2024ko urriaren 11ko 1693 Ebazpenaren bidez izendatu zen (2024ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa).

Izendatutako izangaiari borondatezko eszedentzia onartu zioten, zerbitzuak beste administrazio publiko batean ematen aritzeagatik. Ondorioak izan zituen lanpostuaz jabetu zenetik, 2024ko urriaren 15etik.

Deialdi horren 9. oinarriarekin bat, probak gaindituta zerrendan haren ondo-ondotik dauden izangaiei eskatu zaie aurkez ditzatela behar diren agiriak, izendatu aurretik aurkeztu beharrekoak.

Zerrendan bigarren dagoen hautagaiak, Valentín Melero Arriazuk, deialdiko baldintzak betetzen dituela frogatzeko agiriak aurkeztu zituen horretarako ezarritako epearen barnean. Hortaz, haren aldeko izendapen proposamen osagarria egin da, bat etorriz ezarrita dagoenarekin deialdiaren 11.6 oinarrian.

Proposatutako izangaiak, Valentín Melero Arriazuk, aurkeztu dituenez deialdiaren 10.2 oinarriak eskatutako agiriak, funtzionario izendatu behar da, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzukoa, ari dadin obretako langilearen lanpostuan.

Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Valentín Melero Arriazu izendatzea funtzionario, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzukoa, ari dadin obretako langilearen lanpostuan.

2. Ezartzea 2024ko azaroaren 22an jabetu behar duela lanpostuaz. Deialdiaren 11.5 oinarriarekin bat, ez bada lanpostuaz jabetzen ezarritako egunean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako funtzionario izateko.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Langileriaren Alorrera, argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, eta jakinaraztea interesdunari, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2024ko azaroaren 21ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2417032