246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu huts bat bete dadin oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

José Rafael García Devora izendatzen da Eguesibarko Udaleko zerbitzu anitzetako peoi, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako, eta betetzen dituelako deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzak. Hortaz, plantilla organikoan 8.7 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Eguesibarko Udaleko alkatearen 3519/2024 Ebazpenaren bidez egin da izendapena, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen proposamenari. Hori dena, honako deialdi honen esparruan: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz.

2024ko abenduaren 5ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2417039