2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, zerbitzu anitzetako burua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena
Joseba Gil Zubeldía izendatzen da Eguesibarko Udaleko zerbitzu anitzetako buru, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako, eta betetzen dituelako deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzak. Hortaz, plantilla organikoan 8.1 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Eguesibarko Udaleko Alkatetzaren 3516/2024 Ebazpenaren bidez egin da izendapena, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen proposamenari. Hori dena, honako deialdi honen esparruan: deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako buruaren lanpostu bat, C mailakoa, Eguesibarko Udalaren zerbitzukoa.
Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2417038