2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, C eta D mailetako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialen izendapena (C maila)
Amaitu da prozesua, C eta D mailetako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta kalifikazio-epaimahaiek izendapen proposamenak egin dituzte. Deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 28an), eta jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu Publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituena) ezarritakoari.
Alkatetzaren azaroaren 20ko 4019/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Lehena.–Honako hauek izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzurako funtzionario :
–Kelecsenyi Baranyi, Krisztina; kodea: 0512C06225; administrari-ofiziala; C maila; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanaldi osoa; destinoa: Hiri Garapen Jasangarriaren Arloa.
–Lope Jiménez, Rosa María; kodea: 0507C01203; administrari-ofiziala; C maila; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanaldi osoa; destinoa: Herritarren Arretarako Zerbitzua.
–Carrasco Navarro, Carlos; kodea: 0511C06217; administrari-ofiziala; C maila; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanaldi osoa; destinoa: Sustapen Ekonomikoaren Arloa.
–Jaso Aragón, Félix; kodea: 0510C01003; administrari-ofiziala; C maila; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanaldi osoa; destinoa: Hiri Garapen Jasangarriaren Arloa.
Bigarrena. –Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 16an jabetu beharko dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Hirugarrena.–Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Tuteran, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2417015