2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Deialdia, garbiketako peoien lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria
Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta oinarriak onetsi ziren, aipatutako lanpostua bete zedin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Alkatetzaren martxoaren 3ko 90/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an), deialdia aldatu zen, eta 35. lanpostua (puerikulturako laguntzailea / hezitzailea) deialditik kanpo geratu zen, epai bidez aitortu zelako lanpostua betetzen duen langilea langile lan-kontratudun finkoa dela.
Alkatetzaren uztailaren 3ko 286/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta segidan, kalifikazio-epaimahaiak beharrezko izapideak egin ondoren, argitaratu ziren merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak, puntuazio-ordenaren arabera.
Alkatetzaren azaroaren 13ko 498/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Manuel Ballester Sigüenza langile lan-kontratudun finko izendatzea eta lanpostuan batere aritu gabe borondatezko eszedentzian ematea, lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrera.
Deialdiaren 11.6 oinarriaren arabera, funtzionario edo langile lan-kontratudun finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostuan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, lanpostu huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 10.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Merezimenduen behin betiko ebaluazio-zerrendan jarraian dagoen izangaiak, Antonio Jiménez Jiménezek, 2024ko azaroaren 19ko eskabidearen bidez (erregistro-zenbakia: 2387/2024), adierazi du nahi duela borondatezko eszedentzia deklaratzea lanpostuan batere aritu gabe, lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik aurrera, udal honetan lanean ari baita obretako peoi gisa. Jasota dago baduela lanpostua betetzeko eskatzen den titulazioa.
María Jesús Garrido Aldama da merezimenduen behin betiko ebaluazio-zerrendan jarraian dagoen izangaia, eta jasota dago baduela lanpostua betetzeko eskatzen den titulazioa.
Hori dela eta, kalifikazio-epaimahaiak 2024ko azaroaren 22an izendapen-proposamen osagarria egin zuen, non sartu baitziren lanpostuaren baldintzak betetzen dituzten eta gaindituen zerrendan jarraian dauden pertsonak. Eskatu zitzaien, bestalde, deialdiaren 10. oinarrian ezarritako dokumentuak aurkezteko.
Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Antonio Jiménez Jiménez San Adriango Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea, garbiketako peoiaren lanpostuan ari dadin (D maila, 29. zenbakia, lanaldi osokoa), eta lanpostuan batere aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzea, lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrera.
Era berean, erabaki da María Jesús Garrido Aldama kontratatzea langile lan-kontratudun finko gisa, San Adriango Udaleko garbiketako peoi lanpostuan ari dadin (D maila, 29. zenbakia, lan-araubidea, lanaldi osoa).
Bigarrena.–Ohartaraztea ezen biek 2024ko abenduaren 9an jabetu behar dutela lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, galduko dituzte San Adriango Udaleko lan-kontratudun finkoak izateko eskubide guztiak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
San Adrianen, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2417253