2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez, administrari laguntzaileen lanpostu hutsak (D maila, 6. eta 8. lanpostuak), funtzionario araubidekoak, betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi ziren, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Alkatetzaren martxoaren 3ko 90/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an), deialdia aldatu zen, eta 35. lanpostua deialditik kanpo geratu zen, epai bidez aitortu zelako lanpostua betetzen duen langilea lan-kontratudun langile finkoa dela.
Alkatetzaren uztailaren 17ko 319/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta segidan, kalifikazio-epaimahaiak beharrezko izapideak egin ondoren, argitaratu ziren merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak, puntuazio-ordenaren arabera.
Aipatutako izapideen ondoren, hamar egun balioduneko epea ireki zen lanpostuetan sartuko ziren izangaiek frogatu zitzaten deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak eta lanpostua aukera zezaten lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera. Izangaiek behar ziren agiriak aurkeztu zituzten, frogatzeko betetzen zituztela baldintza horiek, eta lanpostu hutsak aukeratu zituzten.
Deialdiaren 11.6 oinarriaren arabera, funtzionario edo langile lan-kontratudun finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostuan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, lanpostu huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 10.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Aipatutako dokumentazioa aztertu ondoren eta deialdiaren 10. oinarriarekin bat etorriz, deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak, 2024ko azaroaren 12an egindako bileran, erabaki zuen espedientea Alkatetzara igortzea eta funtzionario izendatzeko egoki ziren proposamenak egitea.
Halaber, erabaki zen proposatutako izangaiei eskatzea aipatutako oinarrian ezarritako agiriak aurkez zitzatela.
Interesdunek dokumentu horiek aurkeztuta eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, egoki da haien izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Honako izangai hauek funtzionario izendatzea, eta lanpostuan batere aritu gabe borondatezko eszedentzian daudela deklaratzea, lanpostuaz jabetzen diren egunetik bertatik aurrerako ondorioekin:
–M.ª del Rosario Carbonell Jiménez: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 6. lanpostua.
–M.ª Puy González López: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 6. lanpostua.
–Raquel Astudillo Marrodán: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 6. lanpostua.
Era berean, honako izendapen hauek proposatzen dira San Adriango Udaleko funtzionario izan daitezen:
–Andrés Florentino Salcedo Elizalde: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 8. lanpostua.
–María Josefa Andreu Ardoi: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 6. lanpostua.
Hirugarrena.–Interesdunei ohartaraztea 2024ko abenduaren 9an jabetu behar dutela lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, galduko dituzte San Adriango Udaleko lan-kontratudun finkoak izateko eskubide guztiak.
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
San Adrianen, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2417202