246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, segurtasun-arloko goi-mailako teknikari tituludunaren 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 18an, deialdia onestea erabaki zuen, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1. Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da segurtasun-arloko goi-mailako teknikari tituludunaren 1 lanpostu, funtzionario araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdia honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honetako oinarriak.

1.2. Lanpostua, herritarren segurtasuna eta bizikidetzaren alorrari atxikia eta plantilla organikoan 101700-1 zenbakiarekin identifikatua, honako txanda honetan banatuko da:

–1 lanpostu txanda irekian.

1.3. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dituzte izendatuak, Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu, eta bertan alta emanen zaie, aipatu araubide horretan aurreikusitako babesaren pean.

Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Bederatzigarren Xedapen Gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta Montepio bateko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, aukeratzen ahalko dute Montepio horretan geratzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

2. Baldintzak.

2.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen ahal den eremuko estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute halaber Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek -zuzenbidez bereizita ez badaude-, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda independizatu ez badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Graduko unibertsitate-titulua, lizentziatura-titulua, ingeniaritza-titulua, arkitektura-titulua edo aurrekoetako baten baliokidetzat jotzen den titulu bat edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria izatea.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea eduki beharko dute, edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ere.

f) Ibilgailuak gidatzeko B motako baimena edukitzea.

2.2. Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta lanpostuaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.

2.3. Izendatuak izateko proposatutako izangaiek deialdi honen oinarriek zehazten duten unean egiaztatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.

3. Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute, Interneten bidez, www.pamplona.es/eu helbidean, honako nabigazio bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamenean.

Desgaitasuna duten izangaiek denboraren nahiz bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero horiek beharrezkoak diren probetarako, hala jakinarazi beharko dute eskaeran, eta zehaztu, horretarako prestatutako tokian, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren eta/edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskabidea aurkezteko unean, 3.4 puntuan ezarritakoarekin bat.

3.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 25,50 eurokoa da. Tasa telematika bidez ordainduko da, eskabidea formalizatzeko unean, modu telematikoan ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, kasuaren arabera:

–Graduko unibertsitate-titulua, lizentziatura-titulua, ingeniaritza-titulua, arkitektura edo horietako baten baliokidea den titulua, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria.

Nahi duenak, eskabidea aurkezteko unean, kontsultaren kudeatzaileari baimena eman ahal izanen dio Hezkuntza Ministerioaren Datuak Ziurtatzeko zerbitzuan titulazioa egiaztatzeko, baina horrek ez du bermatzen egiaztatu egingo dela, batzuetan titulazioa ez baita gordetzen Ministerio horretan.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea aurkeztu beharko dute, edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria.

–B1 gidatzeko baimena.

–Desgaitasun bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria -organo eskudunak emana- aurkeztu beharko dute.

3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek gauzatutako egintza guztiak, eskabidean egindako faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

3.6. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak exijituko dira.

4. Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Juan Manuel Gil Larequi, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunerako eta Bizikidetzarako zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Dabid Montorio Soria, Nafarroako Gobernuko Foruzaingoko inspektoreordea.

Epaimahaikide ordezkoa: Raquel Pérez Luqui, Iruñeko Udaleko albaitaria.

–Epaimahaikidea: Iñigo Pelarda Azqueta, Iruñeko Udaleko agente lehena.

Epaimahaikide ordezkoa: Eva Echarri Osinaga. Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko idazkari teknikoa.

–Epaimahaikidea: Jose Javier Soto Blanco, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Manuel Iribarren Arregui, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

–Idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Iruñeko Udaleko Gerentea.

Idazkari ordezkoa: Arantxa Campo Mayo, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko idazkaria teknikoa.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izaten ahal direla, baita ere, epaimahaikide ordezko gisa izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituei deitzen ahalko die proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2025eko martxotik aurrera hasiko da.

6.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

6.3. Oposizioak bi proba izanen ditu:

a) Lehenengo proba: proba fisikoak.

Hiru ariketa hauek gainditu beharko dira:

1.–Banku-presioko ariketa edo pisua jasotzeko proba.

2.–Arintasun-ariketa (Barrow-ren testa).

3.–Erresistentzia-karrerako ariketa (Curse Navette testa).

Ariketa horiek deialdi honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera egingo dira.

Ariketak "gai" edo "ez gai" gisa kalifikatuko dira, eta hiru ariketetan "gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak oposiziotik kanpo geratuko dira.

b) Bigarren proba.

Teorikoa izango da, eta test motako gehienez 90 galderako galdetegi bati erantzun beharko zaio idatziz. Galderak ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako gaiei buruzkoak izanen dira. Lau aukera egonen dira galdera bakoitzari erantzuteko, eta horietako bat bakarrik izanen da baliozkoa. Erantzun oker bakoitzak erantzun egoki baten balioaren herena kenduko du.

Proba egitean, ezingo da testurik edo dokumentaziorik kontsultatu, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, boligrafoa izan ezik, tinta urdin edo beltzezkoa, punta lodiduna.

Proba hasi baino lehen, epaimahaiak zehaztuko du zenbat denbora izanen den gehienez proba egiteko.

Bigarren proba honetan 100 puntu eskuratu ahal izanen dira gehienez.

Gutxienez 25 puntu lortzen dituztenek gaindituko dute proba.

6.4. Oposizioko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.5. Oposizioko proba deialdiko I. eranskinean zehazten den gaiei buruzkoa izanen da.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.6. Hautaproba egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren eta bitartekoen aldetik, desgaitasuna aitortua eduki eta eskabidean halakorik eskatu duten izangaiendako.

6.7. Proba amaituta, tribunalak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du izangaiek erdietsitako puntuazioa, deialdiaren laburpenean, eta 5 egun baliodunetako epea emanen du interesdunek balorazioei buruz erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

7. Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Behin hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, txanden arabera banatuta eta eskuratutako puntuazio-hurrenkerarekin bat, eta zerrenda hori Giza Baliabideetako zuzendariari helaraziko dio, betekizunak egiaztatu eta lanpostu hutsak aukeratzeko izapideak egin ditzan.

7.2. Amaierako emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, probaren II. atalean puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bakar batez ebatziko da horretarako deituko den ekitaldi publikoan. Alfabetoko bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak lehen abizenaren hurrenkera alfabetikoaren arabera ebatziko dira, lortutako bi letretatik abiatuta. Ondorio horietarako, "ZZ" letren ondoren "AA" letrak joanen dira. Ezein izangairen lehen abizena ez bada hasieran ateratako bi hizkiekin hasten, kontuan hartuko da zer abizen dagoen hurrengoa hurrenkera alfabetikoan. Zozketaren emaitzak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko dira.

8. Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Aitzineko izapidea bukatu ondoren, epaimahaiak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera, probak gainditu dituzten izangaiak izendatze aldera, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.

Aipatutako izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.

8.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztuko dituzte Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean:

8.2.1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz arazo fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatuta.

c) Zinpeko adierazpen bat edo adierazpen solemnea, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazirik.

e) Zin egiteko edo hitza emateko agiria Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela adierazita.

8.2.2. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiak. Desgaitasun hori deialdi honen xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria ofizioz eginen dute balioespen- eta orientazio-talde eskudunek, eta espedienteari erantsiko zaio.

8.3. Agiri horiek aipatu epean -behar bezala justifikatuta egon behar duten ezinbesteko kasuetan salbu- aurkezten ez dituztenak eta deialdiaren 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzea egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskabideetan egindako faltsutasunarengatik legokiekeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak hutsunea beteko du oposizioa gainditu dutenen zerrendan, hots, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera baliatuta.

8.5. Deialdiaren xedezko lanposturako betekizunak eta baldintzak egiaztatzekoa ez den baina Iruñeko Udalak bere eskumenak gauzatuz eska dezakeen beste edozein agiri eskatuko zaio proposatutako izangaiari, eta hark aurkeztuko du deialdiaren 8.2. apartatuan ezarritakoarekin bat.

9. Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki bidez, Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu, lanpostuetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleituko dizkie, erabaki bidez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako izangaiek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

9.3. Izangaiak funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik beretik -indarreko araudian ezarritako kasuetan-, kasuan kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 zenbakian xedatzen den moduan beteko da.

9.4. Aurreko bi puntuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua, eta funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak adjudikatuko zaizkie zuzenean.

10. Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, epaimahaiak ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa eta interesdunendako jakingarriak izan daitezkeen argibide orokor guztiak.

11. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.

11.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin eta 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren III. eranskinean jasotako prozedurarekin -non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa-, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek eratuko dira hautapen-prozesuan parte hartu eta bertan lanposturik eskuratu ez duten izangaiekin:

a) Lanposturik lortu ez baina proba gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen-prozesuko probako II. atalean ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

Kontrataziorako deituak diren izangaiek kontratua egiteko unean egiaztatu beharko dute deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela.

11.2. Eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bertan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

11.3. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak Udalaren webgunean argitaratuko dira.

11.4. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera.

Halaber, lanposturik eskuratu ez eta proba gainditu ez duten izangaien zerrenda probaren I. atalean erdietsitako puntuaziorik handienaren arabera zehaztuko da.

Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

11.5. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru lanpostutik bat (lehena) erreserbatuko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonendako, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa kontuan harturik.

12. Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2024ko azaroaren 18ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

I. ERANSKINA.–GAITEGIA

Zati orokorra

1. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena: Beharrezko udal-organoen antolakuntza eta jarduera (X. titulua, II. kapitulua). Iruñeko Udalaren Udal Antolaketari buruzko Dekretua.

2. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua, VI. kapitulua (Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna). III. titulua, Administrazioen arteko harremanak.

3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. III. titulua: Aldi baterako langileak. IV. titulua: Kontratatutako langileak.

4. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak; epemugak eta epeak. III. titulua: Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. IV. titulua. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Ebazpenak betearaztea. V. titulua. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

5. gaia.–Iruñeko Udaleko Administrazio prozedura erkidea eta araubide juridiko elektronikoa arautzen dituen Ordenantza.

6. gaia.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. VI titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

7. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua eta I. titulua: Kontratistak. Kontratu-tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu-kudeaketaren printzipioak eta arauak. Publikotasun-arauak eta esleipen-prozedurak. Kontratuak gauzatzea. II. titulua: Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

8. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

9. gaia.–Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko Udal Ordenantza.

10. gaia.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta josteta-jarduerak arautzen dituena.

11. gaia.– Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako. Atariko titulua. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak. V. titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan (I., II. eta III. kapituluak).

12. gaia.–Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako 2030erako Estrategia, Iruñeko Udalarena. Diagnostikoa eta Ekintza Plana.

Zati espezifikoa

13. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa

14. gaia.–Babes zibilaren antolaketa Espainian. Babes zibilaren sistema nazionala. Babes zibilaren antolaketa Nafarroan.

15. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa.

16. gaia.–Babes zibilaren oinarrizko araua. Xedea. Planak prestatzeko irizpideak. Lurralde planak. Plan bereziak. Eskumenak. Interes nazionaleko deklarazioa.

17. gaia.–Larrialdi planak. Arriskuen azterketa. Kontzeptua. Helburuak. Arrisku motak: naturalak eta teknologikoak. Arrisku mota bakoitzaren eragina Nafarroan. Lurraldearen okupazioari lotutako arriskuak. Lurralde antolamenduko tresnak eta mekanismoak. Baliabideen eta bitartekoen katalogoa. Kontzeptua. Definizioak. Katalogatzeko prozedurak. Kodetze-sistemak. Bitartekoak. Baliabideak.

18. gaia.–Oinarrizko jarraibideak. Uholdeak. Arrisku kimikoa. Baso-suteak. Salgai arriskutsuen garraioa. Lurrikara. Arrisku erradiologikoa.

19. gaia.–Autobabesa. 393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jarduerak betetzen dituzten zentro, establezimendu eta egoitzen autobabeserako oinarrizko araua onesten duena.

20. gaia.–Eraikinetako suteen kontrako babesa. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (I). Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (SI).

21. gaia.–Eraikinetako suteen kontrako babesa. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (II). Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiria (SUA).

22. gaia.–Industriako suteen kontrako babesa. 2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, industria establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena.

23. gaia.–Suteak itzaltzea. Agente itzaltzaileak. Tipologia, ezaugarriak, erabilera, ontziak, dosifikazioak, su mota ezberdinetarako egokitasuna, abantailak. Suteak itzaltzeko ibilgailuak. Sua itzaltzeko ekipamendu mugigarriak. Material osagarria. Norbera babesteko ekipamenduak.

24. gaia.–Koordinazioa. Ekintzak koordinatzeko zentroak. Kontzeptua. Helburuak. Tipologia. Egitura. Antolaketa. Eginkizunak. Giza baliabideak. Zerbitzu koordinatuak. Ekintzak koordinatzeko zentro integratuak. Hiru zifrako telefonoak. 112 telefonoa. Europako zuzentarauak.

25. gaia.–Koordinazioa. Aginte-postu aurreratuak. In situ koordinazioa. Aginte bakarra. Jarduteko protokoloak. Larrialdi txikiak. Esku hartzen duten zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskapena.

26. gaia.–Salbamendua: intzidenteen tipologia. Ezaugarriak eta arazo zehatzak. Bilaketak. Koordinazioa. Lokalizazioa. Bilaketetan teknologia berriak erabiltzea.

27. gaia.–Salbamendua: esku hartzeko teknikak. Intzidente mota ezberdinetan esku hartzeko teknikak. Zaurituen garraioa. Erreskaterako teknikak: sorospen lana mendian.

28. gaia.–Esku hartzeko polizia zerbitzuak. Foruzaingoa. Polizia Nazionalaren Kidegoa. Guardia Zibila. Udaltzaingoak. Eskumenak. Mendekotasuna. Antolaketa hierarkikoa.

29. gaia.–Nafarroako suhiltzaileak. Eskumenak. Mendekotasuna. Lurralde antolaketa. Talde espezialistak. Kanpainak. Antolaketa funtzionala eta hierarkikoa.

30. gaia.–Osasun zerbitzuak. Osasun laguntzako sarea: ospitaleak, larrialdi zerbitzuak. Oinarrizko osasun laguntza. Larrialdietako osasun garraioaren sarea.

31. gaia.–Salbamenduetan diharduten bestelako entitateak. Boluntarioen entitateak: Gurutze Gorria, DYA, kirol federazioak, salbamendu txakurrak, suhiltzaile boluntarioak, boluntarioen beste elkarte batzuk. Psikologoak. Larrialdietarako Unitate Militarra. Eginkizunak eta antolaketa.

32. gaia.–Komunikazioak: telefonia mugikor bidezko komunikazio sistemak. Ahots eta datu bidezko komunikazioak. Alderdi orokorrak. Sistemen tipologia: TMA, GSM, GPRS, UMTS, 3,5G, 4G LTE, 5G. Satelite bidezko telefonia. Transmisio abiadurak, latentzia.

33. gaia.–Komunikazioak: TETRA irrati sarea. Alderdi orokorrak. Oinarri teorikoak. Egitura. Terminal motak eta ezaugarriak. Transmisio abiadura. Dei motak.

34. gaia.–Esku hartzeko taldeak: Jarduteko taldeak. Zerrendaketa eta erabilera intzidente mota ezberdinetan. Norbera babesteko ekipamenduak.

35. gaia.–Esku hartzeko taldeak: Esku hartzeko ibilgailuak.

36. gaia.–Esku hartzeko taldeak: Osasun arloko garraioa. Anbulantziak. Motak eta ezaugarriak. Nafarroan indarrean dagoen araudia.

37. gaia.–Esku hartzeko taldeak: Aireko baliabideak.

38. gaia.–Ingurune fisikoa esku-hartzeetan: Nafarroako geografia. Nafarroako geomorfologia, orografia, klimatologia eta hidrologia. Nafarroako populazioa.

39. gaia.–Ingurune fisikoa esku-hartzeetan: Meteorologia. Euriak, haizeak, tenperatura, hezetasuna, presioa, geopotentziala, isotermak.

40. gaia.–Herritarren segurtasuna Iruñeko Udalean. Trafikoaren Udal Ordenantza. Ibilgailuak espaloitik pasatzeko eta bide publikoan tokia erreserbatzeko lizentziei buruzko udal ordenantza. Merkataritza ez-egonkorrari buruzko udal ordenantza. Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza.

41. gaia.–Teknologia. Ezagutza orokorrak SIG softwarearen, Autocad-en, Qgis-en eta bisore kartografikoen erabilerari eta mantenuari buruz.

II. ERANSKINA.–PROBA FISIKOA

1.–Banku press-a edo pisua goratzeko proba: 30 kg gizonentzat eta 20 kg emakumeentzat.

Azalpena: Banku batean etzanda, ahoz gora eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 30 kilokoa izanen da gizonentzat, eta 20 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin egingo da altxaketa, sorbalden zabalera baino pixka bat handiagoa den digitu palmarrean, ukondoen hedadura-flexio ekintza batean. Ekintza hori barrak bularrarekin duen ukipenarekin hasten da, eta ukondoek proiekzio bertikalean duten hedadura osoarekin amaitzen da. Proba hau egiteko, izangaiek saiakera bakarra izango dute. Ezingo da eskularrurik edo heldulekua errazten duen substantziarik erabili, ezta jantzia kendu ere bankuarekin bizkarra zuzenean ukitzeko.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ariketa egiteari uzten badio ukondoak tolestuta barra bularraren gainean jarrita.

Puntuazioa:

  • Gizonak: 30 jasoaldi baino gutxiago, "ez gai"; 30 jasoaldi edo gehiago, "gai".
  • Emakumeak: 25 jasoaldi baino gutxiago, "ez gai"; 25 jasoaldi edo gehiago, "gai".

2.–Arintasun ariketa (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

Egiteko modua: ariketaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatutakoa. Zutoinetako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera, behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

Ariketa hau egiteko 23"3 eta 26"5 segundo utziko dira gehienez ere, hurrenez hurren, gizonentzat eta emakumeentzat.

Saialdia deuseztzat joko da izangaiak:

a) Zutoinetako bat botatzen badu.

b) Zutoinetako bat hartzen badu, eror ez dadin.

c) Ibilbidetik irteten bada, hau da, lasterketa-lerro ideala gainditzen badu edo hortik irteten bada (nahiz eta ibilbide egokitik itzuli).

Puntuazioa: Izangaiek bi ibilbideetan (A+B) egindako denbora gehituko da, fotozelulak irakurtzen duen moduan, ehunenetan, kontuan hartuta ibilbide horiek izangaiak irteera-lerroa berriz gurutzatzen duenean amaitzen direla. Segundo ehunenak ez dira kontuan hartuko. Fotozelularen sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

  • Gizonezkoak: 25 segundo baino gehiago, "ez gai"; 25 segundo edo gutxiago, "gai".
  • Emakumeak: 28 segundo baino gehiago, "ez gai"; 28 segundo edo gutxiago, "gai".

3.–Erresistentzia-karrerako ariketa (Curse Navette testa).

Egiteko modua: Izangaiek, ahalik eta denbora luzeenean, 20 metroko luzerako joan-etorriko ibilbide bat egin beharko dute, zinta magnetofoniko batek erreproduzitutako hots-seinaleen bidez markatzen den erritmoan. Izangaiek ibilbidearen bi muturrak markatzen dituzten lineak zapaldu edo gainditu beharko dituzte txandaka seinalea jotzen dutenean. Biraketak oin baten gainean pibotatuz egin behar dira, lerroa zapalduz edo gaindituz. Zintak tarte erregularretan emango du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izango da, baina pixkanaka abiadura handituz joango da. Izangaiek saiakera bakarra izango dute proba hau egiteko.

Testaren helburua zinta magnetofonikoak ezarritako erritmoari eustea da, eskatutako aldiak bete arte. Izangairen bat behin baino gehiagotan seinalea jo baino lehen apur bat aurreratzen bada, abisu bat emango zaio; seinalea jo baino lehen metro bat baino gehiago aurreratzen bada, proba amaitutzat emango da automatikoki.

Hauetakoren bat gertatzen bada, proba amaitutzat joko da eta une horretara arte lortutako aldia idatziko da:

–Hautagaia gelditu egiten bada, non eta ez den gelditzen seinale akustikoaren zain 20 metroko linearen gainean pibotatzean.

–Izangaiak esleitutako kaletik alde egiten badu.

–Izangaiak ez badu ibilbide osoa egin muturra mugatzen duen lerroa zapalduz edo gaindituz.

–Izangaia ez bada iristen metro bateko eremura 20 metroko lineatik, hots-seinalea entzutean.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez badu lortzen lerroa zapaltzea edo gainditzea hots-seinalearekin batera. Seinalea jotzen den unean metro bateko tartea onartuko da. Segurtasun-metroaren barruan egonda, seinale akustikoa jo aurretik linea zapaltzea lortzen ez den bakoitzean, izangaiak abisu bat jasoko du, kontrolagailuaren bi aldeetan kono batekin markatuta. Abisu hori kendu egingo zaio seinale akustikoa jotzean 20 metroko beste linea ukitzea lortzen badu. Bestela, beste abisu bat jasoko du. Bi abisu izanda, izangaia 20 metroko beste lineara iristen bada hots-seinalearekin batera, biak kenduko zaizkio; bestela, hirugarren abisu bat jasoko du eta proba amaituko du.

Puntuazioa: Proba amaitu arte igarotako aldien arabera esleitzen da izangai bakoitzarentzat (aldi bakoitzak minutu bat irauten du gutxi gorabehera):

  • Gizonak: 9 aldi baino gutxiago, "ez gai"; 9 aldi edo gehiago, "gai".
  • Emakumeak: 7 aldi baino gutxiago, "ez gai"; 7 aldi edo gehiago, "gai".

Iragarkiaren kodea: L2416815