2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Deialdia, obra eta zerbitzuetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko
Udalbatzak, 2024ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen deialdi bat eta haren oinarriak onestea, prozedura murriztuaren bidez betetzeko obra eta zerbitzuetako enplegatuaren lanpostu huts bat.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.–Kontratazioaren xedea eta baldintzak.
1.1. Xedea.
Deialdi honen xedea da obra eta zerbitzuetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzea, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan sartzeko. Honako hauek izanen dira haren lanpostu zenbakia eta baldintzak:
PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA EDO TALDEA | LANPOSTUA |
05-05 | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | D | Obra eta zerbitzuetako enplegatua |
1.2. Kontrataziorako baldintzak.
1.2.1. Deialdi honen xedea da D mailako lanpostu bat oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez, eta jarraikiz, orobat, ezarrita dagoenari Martzillako Udaleko lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen akordioaren 32.2 artikuluan.
1.2.2. Udalaren 2025eko plantilla organikoa onesteko 2024ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, lanpostu bat bete behar da, zerbitzu anitzetako enplegatuarena.
1.2.3. Hautaprobak gainditu ondoan aipatu lanpostuan aritzeko izendatzen den izangaia D maila edo taldean sailkatuko da eta maila edo talde horretako ordainsariak jasoko ditu.
1.2.4. Oposizioaldia gainditu duen izangaiak lortuko du barne igoera.
1.2.5. Igoera erdiesten duenak jatorrizko zerbitzuari edo arloari atxikirik jarraituko du; deialdiko maila eta kategoriari eta eskatutako ikasketei egokitutako lan eta eginkizunetan ariko da eta, maila berriari dagozkion eginkizunez gain, ordura arte egiten zituenak ere beteko ditu.
1.2.6. Ordainsaria: Lanpostuak izanen ditu D mailari dagozkion lansariak, honako hauen arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta 1984ko uztailaren 4ko Lansarien Behin-behineko Erregelamendua. Orobat, esleitzen zaizkion osagarriak, baldin eta administrazio kontratatzailearen plantilla organikoan ezarrita badaude.
2. oinarria.–Izangaien baldintzak.
Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
a) Martzillako Udaleko langile lan-kontratudun finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian dagoena, obretako enplegatuaren edo zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan.
b) Administrazio publikoetan 8 urteko antzinatasun aitortua dutela frogatzea.
c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
f) Ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, B motakoa.
g) E maila edo taldekoa izatea.
h) Aipatu baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira, eta haiei eutsiko zaie hautapen prozesuak iraun bitartean, izendapenaren unera arte.
i) Titulu hauetako bat izatea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketakoa, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokidea. Edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, frogagiriak eduki beharko dira, agertzen dutenak baliozkotuak edo homologatuak daudela. Baldintza hori ez da aplikatuko baldin izangaiek beren lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean.
Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.
3. oinarria.–Eskabideak eta dokumentazioa.
3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Martzillako Udaleko Erregistroan, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), hamar (10) egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabiderako, I. eranskineko eredua erabili beharko da. Eredu hori Martzillako Udalaren egoitza elektronikoan ere eskuratzen ahalko da, helbide honetan: http://www.marcilla.es.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
1. Nortasun agiri nazionalaren kopia.
2. B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia.
3. Eskatzen diren ikasketen tituluak.
4. Deialdiaren araberako merezimenduak.
5. Desgaitasuna izanik, egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek (probak egiteko denboretan edota bitartekoetan) komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4. oinarria.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Udalaren web-orrian argitaratzeko aginduko du. Interesdunei jakinarazteko ere aginduko du.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost (5) egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea igarota, eta horiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onetsiko duena onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Izangaiei ere igorriko die, eta emaitzak argitaratuko ditu Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.
5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: María Esther Villanueva Úcar, Martzillako Udaleko alkate udalburua.
–Epaimahaikide-idazkaria: Cristina Fernández García, Martzillako Udaleko idazkaria.
–Epaimahaikidea: Ana Inchausti Zapata, Martzillako Udaleko diruzain teknikaria.
–Epaimahaikidea: Rafael Garrido Toledo, Martzillako Udaleko ordezkari sindikala.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria.–Hautapen-prozesua.
6.1. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.
Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioak honako proba hau izanen du: Ariketa bat teorikoa: erantsitako gai-zerrendako gaiei buruzko 60 galdera teorikori idatziz erantzun beharko zaie. Galdera bakoitzean hiru aukera emanen dira, eta bat bakarra izanen da baliozkoa.
Probak 90 minutu iraunen du, eta baztertzailea izanen da.
Zati honetan 60 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez. Erantzun zuzen bakoitzari puntu bat emanen zaio, eta erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko da. Proba gainditzeko, lortu behar da ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez (18 puntu).
Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.
Epaimahaiak erakundearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko du izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta bost egun naturaleko epea irekiko du interesdunek egoki deritzotena alega dezaten. Alegaziorik aurkeztuz gero, epaimahaiak ebatziko ditu, eta ondoren, eta bitarteko berberak erabilita, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.
6.3. Ariketa bukatuta, epaimahaiak, hamar eguneko epean, Martzillako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian emanen ditu argitara izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak.
7. oinarria.–Gainditzen dutenen zerrenda.
7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak jendaurrean paratuko du Martzillako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta.
7.2. Epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio oposizioaldia gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena, deialdi honetako 6.2 apartatuan ezarritakoaren arabera.
Izangaiei dei eginen zaie sortzen diren beharren arabera eta bat etorriz honako hauetan xedatutakoarekin: lanpostuak aldi baterako betetzeari buruzko arauak ezartzen dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne sailburuaren abenduaren 31ko 814/2020 Foru Agindua eta gainerako araudi aplikagarria.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Aurreko oinarrian aipatzen den hautatze prozedura burutu ondoan, alkateak ebazpena emanen du oposizioaldia gainditu duten izangaiak izendatzeko, eta zer mailatan sartzen diren zehaztuko du bertan. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Izangai izendatuak izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza edo lan kontratuaren eranskina formalizatu. Norbait lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza onetsi zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Martzillan, 2024ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izena: ……………….............................................................................................................., adinez nagusia; Nortasun Agiri Nazionala: …….…….................; jaioteguna: 19.....(e)ko ................k ........; jaioterria .......................................(...................................); helbidea: herria: .................................. (probintzia: ................................), kalea: ................................................., zenbakia: ....., solairua/atea: .......
Telefono zenbakia: .................................
Sakelako telefonoaren zenbakia: ................................... Eskatzen dudala Martzillako Udaleko D mailako lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea. Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik. Ez dudala indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik. Betetzen ditudala behar diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Horiek horrela, eskabide hau onartu eta, ondorioz, D mailako lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.
Martzillan, 2024ko ............................aren .........(e)(a)n
(sinadura)
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. gaia.–Martzillako udalerria: kaleen eta auzoen izenak, bai eta mendiena, alderdiena, ibaiena etab.
2. gaia.–Igeltserotzako eta lorezaintzako ezagutza orokorrak.
3. gaia.–Lanbideetan erabiltzen diren erreminta eta tresnei buruzko ezagutza orokorrak.
4. gaia.–Garbiketa: peoiaren zereginak. Garbitzeko tresnak, produktuak eta esku-erremintak.
5. gaia–Matxura eta konponketa ohikoenak igeltserotzan, iturgintzan, pinturan, elektrizitatean, sarrailagintzan, zurgintzan eta lorezaintzan.
6. gaia.–Lanbideetako material eta makinen erabilerari buruzko ezagutza orokorrak.
7. gaia.–Materialak kargatu, deskargatu eta garraiatzea; kargak eskuz manipulatzea.
8. gaia.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko alderdiak.
Iragarkiaren kodea: L2417041