246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4363/2024 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak bete gabe uzten dituena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 3509/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2024ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla deialdian eskainitako lanpostuak.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak, 3649, 4395, 11280, 11281 eta 10722 zenbakikoak, izangairik bat bera ere aurkeztu ez delako.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2417056