246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Akats zuzenketa, Udaltzaingoko agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan

2024ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean, argitara eman da Udaltzaingoko agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Bertan, bi akats atzeman dira eta, hortaz, bidezkoa da haiek zuzentzea.

Deialdiaren 7.2 oinarrian (Oposizioaldiko probak), honela dioen tokian:

–Erresistentzia lasterketako proba (Cooper testa), 5-10 puntu bitarte.

Honela behar du:

–Erresistentzia lasterketako proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

III. eranskineko 1. atalean (Uretako trebetasun proba. 50 metro estilo librean).

Honela dioen tokian:

Egiteko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro igerian eginen ditu, hasieran ur azalean eta gero urpean, ahalik eta denbora laburrenean.

Honela behar du:

Egiteko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro igerian eginen ditu, ur azalean eta/edo urpean, ahalik eta denbora laburrenean.

Lodosan, 2024ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Laura Remirez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2417411