246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Cintruenigoko Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen (2024-0442 zk.) 2024ko azaroaren 22an:

"Ikusirik 2024rako plantilla organikoaren behin betiko onespena (hartan sartzen dira Udalaren plantilla eta San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoarena) eta kontuan harturik plantilla organikoan ageri diren lanpostu hutsak (lanpostu huts horiek ez dira sartu aurreko enplegu publikoaren eskaintzetan eta espedientean txertatu den txostenean zerrendatzen dira; Langileria Arloak egin du txostena).

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Ikusirik Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak (2024ra luzatu dira aurrekontuok) halako muga eta baldintza batzuk ezartzen dituela Administrazio Publikoetan langile berriak sartzeko.

Dauden beharrak azterturik eta kontuan harturik egonkortze EPE baten prozesuak gauzatzen ari direla, administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko 20/2021 Legeari lotuta; eta, era berean, kontuan harturik Udala lanpostuak baloratzeko azterketa-prozesu batean murgilduta dagoela gaur egun.

Kontuan harturik honako hau adierazten duela Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.2 artikuluak: "2. Administrazio Publikoek aintzat hartu beharko dituzte 2023rako izendatutako lanpostu hutsak, bitarteko langileek eta aldi baterako lan-kontratudunek betetakoak. Edonola ere, langile horiek betetako lanpostu hutsak jaso beharko dira izendatzen diren ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintzan. Ez bada hala, hurrengo EPEan jaso beharko dira, salbu eta amortizatu badira."

Kontuan harturik Langileria Arloak, egoitzaren zuzendaritzak, eta udal kontu-hartzailetzak egindako txostenak (honako alderdi hauei buruz: zor finantzarioaren zenbatekoa aurreko ekitaldiko abenduaren 31n eta ekitaldi honetan aurrekontu-zuzkidura duten lanpostuak), bai eta Langileria Arloak egindako beste txostena ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 24.7 artikuluak agintzen duen genero-inpaktuari buruzko txostenaren eskaeraren gainean).

Kontuan harturik espedientearen ondorioz hauek direla eskaintza honetan (ordezte-tasari dagokion eskaintza) sartu beharreko lanpostuak:

–A30 lanpostua, garbitzailea (lanaldi partziala).

–A77 lanpostua, zerbitzu anitzetako enplegatuarena (iturgintza).

–A78 lanpostua, garbiketako peoiarena (lanaldi partziala).

Kontuan harturik sindikatuekin izandako negoziazioa Negoziazio Mahai Orokorrean.

Ikusirik San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoaren batzarrak 2024ko azaroaren 8an hartutako erabakia, enplegu publikoaren 2024rako eskaintza onestekoa (eskaintza horretan ez zegoen lanposturik).

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

EBATZI DUT:

1. Onestea 2024ko lan publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:

Udala:

–Lanpostu zenbakia: A30. Lanpostuaren izena: garbitzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldi partziala. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A77. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua (iturgintza). Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A78. Lanpostuaren izena: garbiketako peoia. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldi partziala. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoa:

–Bat ere ez.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

3. Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko tramiteetan dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean,ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik aitzina.

Cintruenigon, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2417086