246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Zerbitzu anitzetako enplegatua eta arkitekto teknikoa izendatzea eta gizarte-hezitzailea kontratatzea

2024ko azaroaren 21ean, Baztango Udaleko alkateak 532/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzko espedientea aztertu da. Deialdi hori 2022ko urriaren 31ko Alkatetza Ebazpenaren bidez onartu zen, eta 2022ko azaroaren 7ko 219 zenbakiko NAOn argitaratu zen.

–Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskainitako plaza-kopuruan puntuaziorik handiena duten izangaiak izendatu edo kontratatzeko,

–Deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta izangaiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Baztango Udalaren zerbitzurako funtzionario izendatzea ondoren adierazten diren pertsonak, adierazitako plantilla organikoko lanpostu hutsak esleituz:

IZENA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Barazabal Erasun, Unai

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Funtzionarioa

Mangado Oyanarte, Maite

Arkitekto teknikoa

Funtzionarioa

2.–Adieraztea izendatutako izangaiek azaroaren 29an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.

3.–Honako pertsona hauek lan-erregimen finkoan kontratatu behar direla zehaztea:

IZENA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

KONTRATUA
SINATZEKO EGUNA

Arruabarrena Ochandorena, Maitane

Gizarte-hezitzailea

Lan-kontratu finkoa

2024-11-29

4.–Adieraztea lan-araubideko izangaiek lanpostu bakoitzerako zehaztutako datan sinatu beharko dutela dagokien kontratua.

5.–Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

6.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".

Baztanen, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2417051