246. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Zarrakazteluko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko uztailaren 15ean, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03038.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub = SUB-RC-2024-3100200103038

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

Lote bakarra:

1. ondasuna:

Erregistrokoa: 11.629 zenbakiarekin inskribatutako finka, Zarrakazteluko 223. folioa, 3.661. liburukia, 157. liburua, IDUFIR 31018000984558.

Deskribapena: Landa-finka: lehorreko lurreko alor bat, Zarrakazteluko jurisdikzioan dagoena, Sarda de Aperregui izeneko tokian. Lurzati bilketaren planoko 48. poligonoko 1.163. finka. Hektarea bat, hogeita hamalau area eta laurogeita bost zentiareako azalera du, eta ZATIEZINA da. Mugakideak: iparraldean eta ekialdean, Juan-Manuel Jiménez Lecumberri, 1162. finka; hegoaldean, bidea; eta mendebaldean, Emilio Sanz Cordovilla, 1164. finka eta bidea.

Katastroan: Zarrakaztelun. 483. lurzatia, 15. poligonoa, A eta B azpilurzatiak; 13.464,51 metro karratu. Erabilera: Lehorreko alorra eta larreak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001109029DE.

Ziurtatzen den finkak karga, ukipen eta mugapen hauek ditu:

Los Rincones bazkalekuan sartuta dago, hemezortzi area eta hogeita bi zentiarea, bai eta Lo de Reina bazkalekuan ere, hektarea bat, hamasei area eta hirurogeita hiru zentiarea. Zarrakazteluko Udalak belarren eta uraren aprobetxamendurako eskubidea du, 2014ko azaroaren 14ko lehen inskripzioaren arabera.

2. ondasuna:

Erregistrokoa: 10.437 zenbakiarekin inskribatutako finka, Zarrakazteluko 116. folioa, 3647. liburukia, 152. liburua, IDUFIR 31018000967049.

Deskribapena: Landa finka. ureztalurreko alor bat, Zarrakazteluko jurisdikzioan dagoena, Plamenor izeneko tokian. Lurzati bilketaren planoko 25. poligonoko 892. finka. Haren azalera hamar area eta hirurogeita zortzi zentiarea da, eta ZATIEZINA da. Mugakideak: iparraldean, Emilio Sanz Cordovilla, 893. finka; hegoaldean, Paulina Sanz Cordovilla, 891. finka; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, erretena.

Katastroan: Zarrakaztelun. 1698. lurzatia, 5. poligonoa, A azpilurzatia; 1.068,26 metro karratu. Erabilera: ureztalurreko alorra. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001106707QF.

Ziurtatzen den finkak karga, ukipen eta mugapen hauek ditu:

Plamenorko bazkalekuan sartuta dago, eta Zarrakazteluko Udalak belarren eta uraren aprobetxamendurako eskubidea du, 2014ko maiatzaren 15eko lehen inskripzioaren arabera.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko azaroaren 22an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2417062