2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Barasoaingo Udalak, 2024ko azaroaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontua aldatzeko 1/2024 espedientea, eta jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, aitzinetik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten Idazkaritzan, eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Barasoainen, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2416769