2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Landa hostala
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Titularra: Martín Goñi Nogúes.
Jarduera: eraikin bat egokitzea, landa hostala jartzeko.
Tokia: Donejakue Bidea kalea 8.
Aiegin, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2416775