244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentzia ematea. Garaje mankomunatua

Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia bat eman dela, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak (foru lege hori argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an):

Lizentzia eman den eguna: 2024ko azaroaren 14a.

Sustatzailea: Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAU.

Jarduera: garaje mankomunatua.

Tokia: Mugartea sektorea, BF2 eta BF3 partzelak, Mutiloa.

Mutiloan, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2416778