2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
1/2024 espedientea, ekitaldi itxietatik datozen eta ordaindu gabe dauden obligazio onartuei baja ematekoa. Behin betiko onespena
1/2024 espedientearen hasierako onespenaren erabakia (Izarbeibarko Mankomunitatearen ekitaldi itxietatik datozen eta ordaindu gabe dauden obligazio onartuei baja ematekoa, 2003tik 2014ra bitartean), 2024ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n.
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onesten da ekitaldi itxietatik datozen eta ordaindu gabe dauden obligazio onartuei baja emateko espedientea, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, jarraikiz Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2024ko irailaren 10ean hasiera batez onetsitako erabakiari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei. Hona hemen laburpena:
URTE ORGANIKOA | | FUNTZIONALA | EKONOMIKOA | AZALPENA | ABENDUAREN 31n ORDAINTZEKE DAUDEN OBLIGAZIOAK (eurotan) |
2003 | 1 | 1611 | 6220004 | 2001eko PLAN ZUZENTZAILEA (GOI HORNIDURAKO SAREA) | 62,85 |
2005 | 1 | 1612 | 4800000 | ORDAINKETAK, LURSAILETAN IZANDAKO KALTEENGATIK | 228,60 |
2005 | 1 | 1611 | 6220003 | 3. FASEA (GESALATZ) | 272,50 |
2006 | 1 | 1611 | 6220003 | 3. FASEA (GESALATZ) | 2.502,03 |
2007 | 1 | 1612 | 6220002 | HORNIDURA SAREAK BERRITZEA (ARNOTEGI ETA LARROTAGAÑA KALEAK) | 63.773,35 |
2010 | 1 | 9240 | 2260600 | INGURUMEN HEZKUNTZAKO KANPAINA | 9,40 |
2011 | 1 | 9240 | 2260600 | INGURUMEN HEZKUNTZAKO KANPAINA | 458,56 |
2014 | 1 | 9240 | 2260600 | INGURUMEN HEZKUNTZAKO KANPAINA | 14,50 |
GUZTIRA | 67.321,79 |
Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:
Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Garesen, 2024ko azaroaren 14an.–Mankomunitate burua, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2416804