244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzarako makinen lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Titularra: Talleres Ebro SL.

Jarduera: nekazaritzarako makinen lantegia.

Tokia: Eguesko industrialdeko Z kalea 15.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2416773