2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2025-2027 aldirako
Eguesibarko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. Lurraren kontribuzioaren karga-tasak hauek ezartzea Eguesibarko udal-mugarte osorako:
–2025. urterako: %0,23.
–2026. urterako: %0,24.
–2027. urterako: %0,25.
2. Aurreko karga-tasa horiek dagokion urteko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, eta aldatu arte izanen dira indarrean.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2416372