244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2025erako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2024ko azaroaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025eko ekitaldirako, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.

Torres del Rion, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2416791