2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Torres del Ríoko Udalak, 2024ko azaroaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen erakunde honen 2025eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, zehaztuta nork betetzen dituen; hori guztia, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), loturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.
Torres del Rion, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.
Iragarkiaren kodea: L2416790