244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko tokiko gizarte-ekintzaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteei (2024). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 797834.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/797834).

Alkatetzaren 2024ko azaroaren 19ko erabakiaren bidez, deialdi publiko bat onetsi zen, dirulaguntzak emateko, 2024ko aurrekontutik, tokiko gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteei.

Deialdi honetan parte hartu ahal izanen dute irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteek, baldin eta jarduerak gauzatzen badituzte Zangozako gizarte-ekintzaren arloan, bai eta haien proiektuek ere, baldin eta betetzen badituzte deialdi honi erantsitako oinarrietan zehaztutako baldintzak.

Oinarri hauen helburua honako hau da: Zangozako Udalaren laguntzak deialdi publiko bidez emateko izapideak eta baldintzak arautzea, aurrekontuak zehazten dituen mugen barnean, Zangozako herritarren ongizatearen garapenean eragina duten programak egiteko, horretarako jarduerak eginez arlo hauetan: prebentzioa, laguntza, ikerketa, gizarteratzea eta esku-hartze soziala.

Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 4.000 eurokoa izanen da.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 20an amaituko da.

Oinarri arautzaileak, hemen: https://www.sanguesa.es/eu/.

Zangozan, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2416853